Galtzakomikek iaz jasotako lan kopuruen langa gainditu du

Galtzakomik, Galtzaundi eta Ibarrako Udalak elkarlanean antolatzen duten euskara hutsezko komiki lehiaketa da. 14. edizioa da hau, eta urtero, Euskal Herri osoko lanak jaso ohi dira bertan. Parte hartzaileek, azaroaren 30era bitarte izan dute beraien lanak bidaltzeko eta orain saridunak izendatzea bakarrik falta da. Orain arte, lan gehien jaso dituen edizioa izan da hau. 325 lan guztira, iaz baino, 74 gehiago.

Epaimahaiaren txanda

Aurtengo epaimahaia, Yurre Ugarte idazleak, Unai Gaztelumendi marrazkilariak, IƱaki Martiarena Mattin marrazkilariak eta Pili Aguado ilustratzaileak osatzen dute, eta abenduaren 10ean elkartuko dira komiki saridunak izendatzeko.

Sari banaketa eta gonbidapenak

Abenduaren 15ean, Mahala baserriko produktuez osatutako bi saski zozketatuko dira sarituak izan ez diren parte hartzaile guztien artean. Zozketa hau, 9:30etan, Galtzaundiren instagram kontuan egingo da zuzeneko baten bitartez eta ondoren facebook-eko kontuan ere argitaratuko da.

Sari banaketa ekitaldia, abenduaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Ibarrako San Bartolome plazako aterpean egingo da. Bertara gerturatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena eskatzea. Eskaerak abenduaren 15a baino lehen egin beharko dira: galtzaundi@galtzaundi.eus emailean edo 943 655 004 telefonora deituz. Saridun bakoitzarentzat bi gonbidapen gordeko dira eta saria eskuratzen dutenek gainera, nahitaez sari banaketara etorri beharko dute, pisuzko arrazoirenbat tartean ez bada behintzat.

Lehiaketara aurkeztutako komiki guztiak ikusgai egongo dira, abenduaren 17tik 30era, Ibarrako Kultur Etxeko areto nagusian.

 

 

Galtzakomikek iaz jasotako lan kopuruen langa gainditu du 3