Irailean abiatu daMintzalaguna egitasmoaren ikasturte berria eta MintzaPoza tonbolaren bitartez eman da ezagutzera egitasmoa Tolosan.
Larunbatean Tolosan izan da tonbola eta bertan katiluak, boligrafoak, telazko poltsak, termoak eta askoz ere opari gehiago irabazteko aukera egon da. Baina eguneko saririk handiena, Arantxak eraman du, landetxe batean bi pertsonentzako egonaldia. Datozen egunetan beste hainbat herrietan ere ibiliko da tonbola: Getxo, Hendaia, Zizurkil, Lasarte-oria, Eskoriatza,… Beraz animatu MintzaPoza praktikatuz egitasmoa ezagutzera eta parte hartzera, eta nola ez, mila esker larunbaten gerturatu eta parte hartu zenuten guztioi.