Iraila hastearekin batera sinatu dute Galtzaundi Euskara Taldeak eta Tolosako Udalak elkarlanerako akordio hitzarmena. Xabier Balerdi, Tolosako euskara zinegotziak eta Kike Amonarriz, Galtzaundi Euskara Taldeko lehendakariak sinatu dute hitzarmena eta 2021 urtean zehar lantzeko lan-ildoak finkatu dituzte horren bidez. Jarritako konpromiso, helburu eta lanak garatzeko, Tolosako Udalak diruz lagunduko ditu Galtzaundik burutuko dituen ekimenak.
Akordioan hainbat egiteko jaso dira, hala nola: Tolosako Euskararen Aholku Kontseiluan parte hartzea zein eskualdeko eragile eta erakundeekin antolaketa eta koordinazioa; ‘Euskarak 365 egun’ markoa garatzea eta euskaltzaleen aktibazioan eragitea; eskualdeko zein herriko egoera soziolinguistikoaren analisiak eta ikerketak burutzea; euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko lankidetza ekimenak gauzatzea; eta euskalgintzaren eta bere jardueren ikusgarritasuna lantzea.
Urteroko hitzarmena egokituz eta berrituz, beste urtebetez jasoko du Tolosako Udalaren babesa Galtzaundi Euskara Taldeak.