Yurre Ugarte, irakurle taldeetako dinamizatzaile eta idazle tolosarra izango da taldeak izango duen ikasturte amaierako saioko gonbidatua. Lilurabera, azken lana aurkeztuko du berak, Jorge Gimenez Bech editorearekin batera. Gerturatzen den orok Ugarteren eta Gimenezen liburuaren inguruan sakontzeko eta galdera zein iritziak partekatzeko aukera paregabea izango du. Hitzordua Tolosako Kultur etxean izango da, ekainaren 15ean, 19:00etan.
Eman izena
Saiora gerturatu ahal izateko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak.