Urteko bilkura nagusia, martxoaren 25ean, TOPICen

Galtzaundi Euskara Taldeak martxoaren 25ean egingo du urteko bilkura nagusia Tolosako TOPIC aretoan, 18:00etan. Ohiko deialdiaren aurretik, elkarteko estatutuak egokitzeko egin beharreko aldaketa batzuk tarteko, ez-ohiko batzarrarekin hasiko da hitzordua. Galtzaundik 30 urte bete dituen honetan, aurtengo batzar berezian parte hartzeko gonbita berezia egiten die elkarteak galtzaundikideei, beste horrenbeste urte lanean jarraitzeko indarra biltzeko asmoz.

Eguna: 2021eko martxoaren 25a, osteguna.

Tokia: TOPIC aretoa, Tolosa.

Ordua: 18:00etan. Ez-ohiko batzarraren jarraian egingo da ohikoa.

Gai-ordenak

EZ-OHIKO BILKURA NAGUSIKO GAI-ZERRENDA

  1. Galtzaundi Euskara Taldearen estatutuen aldaketa (proposamena posta elektronikoz zein gutunez jasoko dute bazkideek. Jaso ez baduzu, mezua idatzi galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera).

OHIKO BATZAR NAGUSIKO GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko memoriaren eta balantzearen onarpena.
  2. 2021ko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena.
  3. Zuzendaritza Batzordearen aurkezpena eta onarpena.
  4. Galderak eta eskaerak.
  5. Imanol Esnaolaren (Gaindegia) gogoeta:
    • Euskalgintzaren geografia XX. Mendean: nondik gatoz? Nora goaz?

Bazkide txartel berria

Amaitzeko, galtzaundikide txartel berria bidali zaie bazkideei. Hainbat urtez txartela berritu gabe egon ondoren, Galtzaundiko bazkide diren euskaltzaleek elkarteko kidetza txartel berritua izango dute eskuartean. Hemendik aurrera, Galtzaundik antolatzen dituen egitasmoetan eta ekitaldietan abantailak izango dituzte galtzaundikideek txartel honi esker.