Tolosako irakurle taldeak uda aurreko hitzorduen berri eman du. Apirilaren 29an, 19:00etan, Danele Sarriugarteren “Erraiak” aztertuko dute kultur etxera gerturatzen direnek. Maiatzean, Garazi Kamioren “Orube abandonatuak” izango dute hizpide idazle andoaindarraren parte hartzearekin. Azkenik, ekainean, Janne Tellerren “Ezer ez” liburuaz ariko dira hitz aspertuan.
“Erraiak” liburuari buruz agerkari ezberdinetan argitaratutako kritikak hemen dira irakurgai.
Hain justu, aipatu liburuarekin irabazi berri du Sarriugartek Euskadi Saria.