Euskaraldia martxan izango den 15 egunetan, bi hitzaldi antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Bi saioak Tolosako Kultur Etxean izango dira eta aldez aurretik, doako sarrerak eskuratu beharko dira. Hitzaldiak azaroaren 25ean eta abenduaren 3an izango dira, arratsaldeko 18:30etan. Lehenengoan, Elhuyar Aholkularitzako Maddi Etxebarriak emango du saioa eta lan munduan euskarak duen lekuaz eta egin ditzakeen aurrerapausoez hitz egingo du. Bigarrenean, berriz, Maialen Lujanbio bertsolaria sormenaz eta hizkuntzaz arituko da.
Nola eskuratu daitezke doako sarrerak?
Doako sarrerak Tolosako Kultur Etxean eta Galtzaundiren egoitzan eskuratu daitezke. Prensentzialki eskuratu ezin dutenek, telefonoz deitu dezakete Galtzaundira: 943 655 004.
Lan-mundua euskalduntzea. Bada garaia!
Eguna: azaroak 25, asteazkena
Ordua: 18:30
Lekua: Tolosako Kultur Etxea
Hizlaria: Maddi Etxebarria
Hemendik joaten da mundura? Hizkuntzaz eta sorkuntzaz kontu batzuk
Eguna: abenduak 3, osteguna
Ordua: 18:30
Lekua: TOPIC aretoa. *Kultur Etxea txiki geratu da eta hitzaldiaren kokalekua aldatzea erabaki da.
Hizlaria: Maialen Lujanbio