Sormenetik egitasmo lehen saioa egin da larunbatean Tolosako Zerkausiaren azpialdean. Jende andana bildu da Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleen esanak entzuteko Ane Urkolaren gidaritzapean. Feminismoa erdigunean jarrita, euren bizipenez, sormen prozesuez, bizitzan zehar ezarritako mugez edota askatasunaz aritu dira, besteak beste. Saion parte hartu dute Arantzazu Mujikak eta Ainhoa Elizondok ekitaldiari musika jarriz.
Saioa osorik ikusgai, hemen.
Honen ondotik, urrian izango da Sormenetik egitasmoaren bigarren saioa.