Uztailean eman diote amaiera ikasturteari Mintzalagunek. Irailaren amaieratik aurrera, eskualdeko bederatzi herritan aritu dira taldeak astero-astero euskara modu informalean praktikatzen eta guztira, 120 pertsona elkartu dira ekimenean. Gainera, osasun larrialdi egoerak bultzatuta, hainbat taldek hitzorduak on-line ere izan dituzte itxialdian zehar eta horretaz gain, konfinamendu egoeran beste hiru talde ere sortu dira. Irailetik aurrera dinamikari jarraipena emango zaio eskualdean euskara praktikatu nahi duten herritarrei deialdi zabala eginez.