Apirileko, maiatzeko eta ekaineko hitzorduak telematikoki egin ondoren, uztailaren 8an presentzialki egin du saioa Galtzaundiren Irakurle Taldeak Tolosako Alondegia plazako estalpean. Itxialdiaren ondorioz, martxoko saioa bertan behera utzi zen eta horren ondorioz, uztaileraino luzatu du aurten ikasturtea irakurle taldeak. Azken saioan, ordea, irakurleek aurrez aurre partekatu ahal izan dituzte beren iritziak eta ondorioak, Yurre Ugarte dinamizatzailearekin batera. Irailetik aurrera berriro ekingo dio ohiko jardunari irakurle taldeak.