Bilboko haur eta gazteentzako Mintzapraktika egitasmoan bolondres bila

Bilboko hainbat eta hainbat familiatako haur eta gaztek ez dauka euskara praktikatzeko inolako aukerarik eta horrek, berrogeialdiko egoera honetan hezkuntza-arrakala zabaldu  eta areagotu egiten ditu aukera berdintasunak. Hori dela eta, denboraldi honetan euskara indartzeko beharra duten umeak, horretan laguntzeko prest dauden bolondresekin harremanetan jarri nahi ditugu.

Zein da helburua? 

Haur guztiek antzeko hezkuntza-aukerak izan ditzaten laguntzea, euskararen hizkuntza-alderdian arreta jarriz eta euskara hitz egiteko aukera eskainiz.

Nola gauzatuko da? 

Bolondresaren datuak jaso ondoren, koordinazioko pertsona batek haurraren (bere familiaren) kontaktua jarriko du bolondresaren eskura, harekin mintzapraktika hasi ahal izateko.

Proiektua koordinatzen duen pertsonak bakarrik izango du bolondresaren harremanetarako datuetara heltzea. Edozein unetan eman daiteke baja, inolako konpromisorik gabe, egitasmoaren koordinatzaileari e-posta bidaliaz.

Zenbat denbora eskaini boluntariotzari – mintzapraktikari?

Mintzapraktika saioak boluntario eta haur (familia) bakoitzaren baliabideetara, ordutegietara eta erabilgarritasunera egokituko dira. Komenigarria da nolabaiteko jarraitasuna ematea, baliabide hau eraginkorra eta iraunkorra izan dadin. Proposamena da, bakoitzak ahal duen neurrian, astean bi egunetan gutxienez, 15-20 minutuz aritzea saio bakoitzean.

Nola egin daitezke elkarrizketak?

Elkarrizketak birtualak izango dira, eta boluntarioak eta haurrak (bere familiak) adostutako tresnaren bidez egingo dira: telefonoa, Skype, Whatsappeko bideo-deia, etab.

Bolondres bezala izena emateko formularioa: https://docs.google.com/forms/d/1A4vzr2AUmPl27hofmGiRIG2L6gj0ExLNPnvCMXMJnao/viewform?edit_requested=true