Maiatzaren 21ean egin du Galtzaundi Euskara Taldeak urteko Batzar Nagusia. Egoerak baldintzatuta, telematikoki egin da bilkura eta 21 galtzaundikide elkartu dira pantailaz bestaldean.
Hasiera batean orain arteko batzar jendetsuena egitea zuen buruan Zuzendaritzak baina osasun larrialdi egoerak hankazgora jarri du ideia hori. Hala ere, bileran 2019ko egitasmoaren errepasoa egin eta balantze ekonomikoa aurkeztu da. Honen ondotik, 2020ko egitasmoa ere azaldu zaiei galtzaundikideei, 2020ko aurrekontuarekin batera. Puntu guztiak aho batez onartu dira eta amaitzeko, Zuzendaritzako partaide berrien aurkezpena egin da, beren lekua utzi dutenei egindako lana eskertzearekin batera. Horrenbestez, kide hauek osatzen dute orain Galtzaundi Euskara Taldearen Zuzendaritza Taldea:
- Lehendakaria: Kike Amonarriz Gorria
- Lehendakariordea: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
- Idazkaria: Maite Asensio Iparragirre
- Diruzaina: Ainhoa Elola Izagirre
- Azpieskualdeko ordezkariak:
- Alegialdea: Jone Garmendia Castaños
- Anoetaldea-Aiztondo: Uxoa Elustondo Arzallus
- Ibarraldea: Jone Arrospide Alonso
- Tolosa: Ane Izagirre Arruebarrena
- Aktibazio arduraduna: Mikel Artola Izagirre
- Jakintza arduraduna: Haritz Azurmendi Arrue
- Sustapen arduraduna: Nagore Arin Asuabarrena