Galtzaundi euskara elkarteko kide eta soziolinguista Xabier Bengoetxeak gidatuta eta Kike Amonarriz eta Jasone Mendizabal hizlari direla, “Berrikasi eta Berrikusi” dokumentuaren baitan hausnartzeko aukera izan da abenduaren 14ean Tolosan. Parte hartze handiarekin, euskaltzaleek iritziak, galderak… partekatu dituzte. Antolatzaileek, berriz, hausnarketari jarraipena emateko konpromisoa hartu dute, Tolosaldean zentratuz, eta euskalgintzak indarrak biderkatzea helburu.
Hemen Atariak egindako kronika.