Bat egiten dugu euskal kulturgintzako eragileek deitutako greba digitalarekin

Ehunka kulturgilek greba digitala iragarri dute apirilaren 21 eta 22rako. Hona hemen beraien aldarrikapena: https://kulturgintzan.eus/. Galtzaundi Euskara Taldeak ere bat egiten du aldarrikapen horiekin eta horri erantzunez, hasiera batean asteazkenerako iragarritako irakurle taldearen online saioa ostiralera atzeratzeko erabakia hartu da.

Euskaltzaleen mugimenduan euskara eta euskal kulturgintza sustatzeko lanean dihardugu eta euskaraz sortzen duten kulturgileekin ari gara lanean gure egunerokoan. Gure sortzaileek betetzen duten funtzioa ezinbestekotzat jotzen dugu hizkuntza komunitatearen garapenean. Kulturaren sektorea ahula bada, are ahulagoa eta hauskorragoa da euskal kulturgintzarena eta errespetu osoz hartzen dugu beraiek hartutako erabakia.

Hori dela eta, dei egiten zaituztegu apirilaren 21 eta 22an kulturgileen eskariarekin bat eginez kultur edukirik digitalki ez zabaltzera.