2019an zehar Ahalduntze lurrak ereiten: euskaldunak ahalduntzeko proposamenaren gakoak, Tolosaldean proiektua landu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Formazio saioak, prestakuntza tailerrak, herriz herriko lanketa… horren fase adierazgarriena eskualdeko herrietan barrena ibili den ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldi zikloa izan da. Bertatik ateratako ondorioak eta aurrera begira landu beharrekoak bildu eta aztertu ondoren, hemendik aurrera egin beharrekoak definitu dira Tolosaldeko euskaldunen ahalduntzean eragiteko.
Hemen proiektuaren laburpen bideoa: