Herritarrak kontzientziatzeko eta Tolosaldeko euskaltzaleak ahalduntzeko herriz herriko hitzaldi zikloa du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak eta eskualdeko ia herri guztiak igaro ondoren, bi hitzordu gehiago izango ditu aste honetan. Zehazki, Albizturren eta Baliarrainen izango dira Galtzaundiko kideak ‘Euskaraz bizi ahal gara!’ hitzaldia eskaintzen.
Aurreko urteko saioen bitartez galtzaundikideak eskualdeko ia herri guztietan saretu ziren eta horri jarraipena emanez, Galtzaundik beharrezkoa ikusten du hizkuntzaren gaia herritarren artean zabaldu eta kontzientzietan eragitea. Hitzaldietan Tolosaldeko eta Albizturko eta Baliarraingo egoera soziolinguistikoen errepasoa egingo da eta lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioa nolakoa izango den azaltzeko ere baliatuko dira hitzaldiak, Tolosaldeko Euskararen Mahaia eta Galtzaundiren etorkizuneko asmoen berri emateaz gain.
ALBIZTUR
Eguna: abenduak 13, ostirala.
Ordua: 19:00.
Lekua: Udaletxea.
Hizlariak: Jexux Murua Gorostidi eta Ane Izagirre Arruebarrena.
BALIARRAIN
Eguna: abenduak 13, ostirala.
Ordua: 19:00.
Lekua: Areto Nagusia.
Hizlariak: Imanol Artola Arretxe eta Jone Arrospide Alonso.