Joxemari Iturralde idazle tolosarrak Tolosako irakurle taldean hartu du parte maiatzaren 18an Tolosako kultur etxean egin duen batzarrean. Izan ere, bere eleberri “Perlak, kolpeak, musuak, traizioak” aztertu du irakurle taldeak.
Hemen aipatu liburuari buruz agerkari ezberdinetan idatzitako kritikak dira irakurgai.
Ekainean, “Sukkwan irla” Hemen liburuari buruzko kritika.
Eta irailean…
Luis Gardek idatzitako “Ehiztariaren isilaldia” liburua aztertuko dute Tolosako irakurle taldeko kideek irailaren 21ean, 19:00etan, Tolosako kultur etxean egingo duten bilkuran. Hemen aipatu liburua oinarri agerkari ezberdinetan argitaratutako kritikak dira irakurgai.