Arabako ikastolen festa ospatuko da ekainaren 16an, Gasteizen. Bertara joateko autobusak antolatzen ari da Galtzaundi Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik. Izen ematea irekita dago ekainaren 13a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 10 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:
- ALEGIA: Kultur Etxean.
- ANOETA: Ikastolan.
- IBARRA: Galtzaundi tabernan.
- IRURA: Ikastolan.
- TOLOSA: Galtzaundin.
- VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
- ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusak 9:30etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Gasteizen. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:
- ZIZURKIL: 9:30 Oria paper-fabrikako geltokian
- VILLABONA: 9:35 Kiroldegian
- IRURA: 9:40 Udaletxe parean
- ANOETA: 9:45 Apaetxe baserrian
- TOLOSA: 9:50 Zezen plazan
- ALEGIA: 9:55 Tren geltokiaren parean
Jarraian, eguneko egitaraua: