Bi egunez, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean elkartu diren Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko eta Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbait esparruetako langileak. Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak 210 partaide izan ditu eta beste askoren artean, bertan ere azaldu da Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren proiektua.