Euskal Eskola Publiko berriaren aldeko Sortzen elkarteak larunbatean ospatu du urteroko festa. Eguraldiak ez du lagundu eta euria izan da nagusi maiatzeko 3. asteburuan. Horren ondorioz, egitaraua betetzea ezinezkoa izan da eta egitarauaren zati handi bat eta haurrentzako goizean zehar antolatutako hainbat ekimen bertan behera utzi behar izan dira.
Horrek, parte hartzean zein sarrera ekonomikoetan eragin zuzena izan du eta horren ondorioz galerak izan ditu elkarteak. Sortzen, elkarte txikia eta xumea da eta ekarpen ekonomikoa ere ezinbestekoa dela azpimarratu dute bertatik. Bakoitzak ahal duen neurrian ekarpentxoa egin dezan honako kontu korrontea zabaldu dute:
LABORALA ES98 3035 0058 30 0581172598