Maiatzerako ere prest du hilabete amaierako ekitaldia Ibarrako Galtzaundi tabernak. Oraingoan, magiaren txanda izango da Asier Kidam mago gasteiztarraren eskutik. Maiatzaren 30ean izango da hitzordua, 19:00etan, eta adin guztietarako egokia izango den saioa eskainiko du Kidamek.