Urteroko zita prest du Galtzaundi Euskara Taldeak. Aurten, maiatzaren 9an egingo du euskara elkarteak urteko bilkura nagusia. Hitzordua Anoetako udaletxean izango da, 19:00etatik aurrera, eta 2018. urteko balantzearekin batera, 2019ko egitasmoaren aurkezpena egingo da Galtzaundikideen aurrean. Zuzendaritza Batzorde berria ere proposatuko da bertan eta Galtzaundiko bazkideek berretsi beharko dute proposamena.
Ondoren, Jon Sarasuarekin hausnarketarako tartea irekiko da: ‘Uneko begirada euskalgintzari’ izenburupean. Euskararen Indarberritzeak une honetan bizi duen abaguneari buruzko gogoeta egingo du Jonek. Datorren hamarraldiari begira nola orientatu ditzakegu gure estrategia batzuk hiztun komunitate moduan? Zein dira zabaldu zaizkigun instituzio eta herri euskalgintzaren aukerak ? Nola koka daiteke Galtzaundi Euskara Taldea bezalako gizarte mugimendu bat?
GALTZAUNDI EUSKARA TALDEAREN URTEKO BILKURA NAGUSIA
Eguna: 2019ko maiatzaren 9a, osteguna
Ordua: 19:00
Tokia: Anoetako udaletxea
EGITARAUA:
• 2018ko balantzea eta 2019ko egitasmoa.• Iritzi trukea eta onarpena• Zuzendaritza Batzordearen berritzea• Jon Sarasuaren hausnarketa eta iritzi trukea