Larunbat goizaldean iritsiko da Korrika eskualdera eta beti bezala, Galtzaundik eskuratu du bere kilometroa. Tolosako Berazubi auzora doan zubian hartuko du Korrikaren lekukoa Galtzaundik, 2.190 kilometroan, eta paper eskola pareraino eramango du. 4:22ean izango da hori eta Manex Kortajarena eta Iñaki Olaetxea izango dira lekukoa eramateko ardura izango dutenak. Urte mordoa egin dute biek Galtzaundiren zuzendaritzan eta aurten, euskaltzale berriei utziko diete euren lekua zuzendaritzan.