Aste santuko oporrak pasa ostean, hileko azken osteguna izango dugu eta Galtzaundi tabernan, betiko legez, kultur ekitaldi bat antolatu da. Oraingo honetan, apirilaren 25ean, bertso-saioa antolatu da tabernan, Harituz Bertsozale Bilgunea, Iraulio Panttalone Hernaniko Bertso-Eskola eta Ibarrako Euskara Taldearekin elkarlanean. Saioa 19:00etan hasiko da eta Imanol Irazustabarrena, Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta BeƱat Mujika bertsolariak arituko dira. Gai jartzailea Imanol Artola ‘felix’ izango da Gipuzkoako Txapelketarako girotze saioa izango den honetan.