Abenduan amaitu zen Euskaraldiak milaka euskaltzale aktibatu eta batzordeak sortzea eragin du. Bigarren edizioaren prestaketa lanetan gauden honetan, talde horien eraginkortasunaz eta iraunkortasunaz hausnartzeko lan ildo berri bat jarri du abian Euskaltzaleen Topaguneak: 1ERATU, herrietako mugimendu eta talde horiei guztiei antolatzeko eta egonkortzeko bide emango dien dinamika.
Martxoaren 23an, larunbat goizez, Elgoibarko IMH institutuan elkartu gara Euskaraldiko batzordekideak, euskaltzaleen elkarteetako kideak eta hainbat udaletako euskara teknikariak. Bertan izan gara Galtzaundiko Imanol Artola eta Jexux Murua teknikariak eta Ikaztegietako Euskara Taldeko Adur Ibarguren. Lan-mintegian tokiko hiru mugimenduren esperientziak ezagutu ditugu, tartean Ikaztegietako mugimenduaren berri eman ddu Ibargurenek, eta tokiko euskaltzaleen mugimenduak hurrengo urteetan hartu beharreko bideaz aritu gara ondoren.