Parte hartze aldetik erantzun bikaina jaso du ‘Ibarra-Galtzakomik’ komiki lehiaketak bere hamargarren edizioan. Guztira, ia 150 lan jaso dira aurtengoan eta Euskal Herri guztiko komikigileek hartu dute parte euskarazko komikigintza sustatzea helburu duen lehiaketan. Edizio honetan, zendu berria den Juanba Berasategi zinema-zuzendariari omenaldia eta eskertza egin nahi izan zaio, euskarazko animaziozko film luzeetan aitzindari eta erreferente izateaz gain, Galtzakomikeko epaimahaiko kide ere izan zelako hainbat urtez. Aurtengo edizioan honako hauek osatu dute epaimahaia: Ibai Luque diseinatzaileak, Idoia Olano euskara teknikariak, Joseba Antxustegietxarte komikilariak eta Iñigo Martiarena Mattin marrazkilariak.
Sariak abenduaren 1ean banatu dira Ibarran, 19:00etatik aurrera. Sari banaketa ekitaldia girotzen izan dira Oihana Iguaran bertsolaria, Unai Gaztelumendi marrazkilaria eta Mireia Garaiburu bakarrizketalaria. Epaimahaikideen azalpenak entzun ondoren jakinarazi dira hamargarren edizio honen irabazleen izenak:
16 urtetik gora
- 1. saria: Aitor Urkiola Badiola, Bisitaria.
12-16 urte bitartekoak
- 1. saria: Maitane Dorronsoro, Hitzak.
- 2. saria: Luzia Echart, Super kalabaza.
- Aipamen berezia: Diego Encinas, Kalabaza hegalaria.
- Aipamen berezia: Garazi Ormazabal, Kalabaza sukaldaria.
- Aipamen berezia: Leire Montoya Galindo, Euskal mitologia + gaur egun.
- Ibarrako lanik onena: Maite Gibelalde, Kalabaza abeslaria.
12 urtetik beherakoak
- 1. saria: Paula Ansorena Irizar, Esperantza gorria.
- 2. saria: Nahia Ansorena Irizar, Margo kaxa.
- Aipamen berezia: Nahia Beain, Nahia Jerez eta Irati Pagola, Argitzeko misterioa.
- Aipamen berezia: Unai Plaza Orus, Kalabaza tripontzia.
- Aipamen berezia: Maitane Ezkerro eta Irati Jauregi, Juanbaren koadroa.
- Aipamen berezia: Nora Andorena Irizar, Barraskilo kokoloa.
- Ibarrako lanik onena: Alaitz Agirre Artolas, Arditxoa.
Parte hartzaile guztien artean Mahala produktuekin osatutako bi saski ere zozkatu dira eta Irune Luengo eta Laia Elolari egokitu zaizkie. Galtzaundi Euskara Taldetik parte hartzaile guztiei eskertu nahi diegu beren esfortzua. Baita ere Ibarrako Udalari, ekimena babesteagatik, eta ‘Ibarra-Galtzakomik’ posible egin duten Kutxabank, Tamayo, Danon Txokoa, Eluska, Ibarrako Merkatari Elkartea eta Mahalari.