Errigoraren saskiak eskatzeko aukera online eta Galtzaundin

Urriaren 25etik azaroaren 14ra izango da Errigoraren 2018ko ‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina. Honenbestez, 5. urteurreneko udazkeneko kanpaina abiatuta bi saski izango dira aukeran: beltza (Errigoraren saski klasikoa) edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen dituena). Saski bakoitza 50€ren truke eskuratu daiteke eta, auzolanari esker, %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Eskaerak tokian toki eskuorriak betez ala, modu errazean, online egin daitezke.

ESKATU SASKIA(K) HEMEN

SASKI BELTZA

Errigoraren saskiak eskatzeko aukera online eta Galtzaundin 3

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)

Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)

Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)

Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)

Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)

Melokotoia almibarrean (Almanaque)

Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun)

Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)

Potxak (Maria Jesus)

Tomate frijitua (Pedro Luis)

Almendrak (Ablitasgo kooperatiba)

Borraja ekologikoa (La Churta)

Piper txorizero mamia (Gobeiaberri)

 

SASKI ZURIA

Errigoraren saskiak eskatzeko aukera online eta Galtzaundin 5

PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:

Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)

Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)

Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)

Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)

Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)

Zainzuri krema (Iturri)

Pasta ekologikoa (Martinelli)

Arroza (El Alcaraván)

Teilak (Monasterio de Cascante)

Ardo- eta kanela-pastak (Urrutia)

Txokolatezko cookieak (El Molinero)

Piperrada (Almanaque)

Pikillo saltsa (Maria Jesus)

Beheko bideoan ikus daitekeenez, urteotan Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratu diren 800.000 euroei zuku handia atera zaie, baina guztion artean herri honi egin diogun ekarpena ezin da eurotan neurtu. Euskal herriak eta herritarrak elkarrengana hurbiltzeko ahala, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko indar batuketa edo auzolanak ematen duen bizipoza ezin baitira zenbatu.