Amaia Apalauza Ollok itzulitako ‘Gerezi-denbora’ landauko da azaroko saioan

Azaroaren 27an egingo du hurrengo saioa Galtzaundik sustatutako irakurle taldeak. Oraingoan, Amaia Apalauza Ollok itzulitako ,Montserrat Roig idazle katalanaren Gerezi-denbora eleberria izango da irakurgaia.

Irakurle taldearen saioa 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du.

Natàlia Miralpeix, liburun honetako, protagonista, bere hirira itzuli da, 1974ko Bartzelonara, Frantzian eta Ingalaterran hamabi urtez biri eta gero. Astebete besterik ez da igaroko istorioa hasi eta bukatzen den arte, eta, tarte horretan, Natàliak aurrez aurre izanen ditu bere familiaren iragana eta oraina, borborka ari den hiri batean, iraultza sexual eta politiko bete-betean, Francoren heriotza hur-hurrean dela. Familia-kronika bat, emakumeen ahotsak gidari, aldatzen ari den gizarte baten iraganaz, orainaz eta geroaz gogoeta egiteko gonbita eginez. Ramona, adeu-rekin hasi eta L’hora violeta-rekin amaitu zen eleberri-ziklo bateko bigarrena da.