2018ko egitekoak, ari garenaren eta nahi dugunaren bideorria

Ostegunean egin dugu Galtzaundi Euskara Taldearen urteko bilkura nagusia Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxeko areto nagusian. 19:00etan elkartu gara  batzar nagusiaren bueltan hainbat gai tratatzeko; 20 bazkide bildu gara saioan.

2017ko diru kontuen berri eman ondoren eta hauek onartu eta gero, 2018ko egitasmoaren berri eman da bilkuran. Hiru lan ildo nagusi definitu dira urteko asmoak aurrera eramateko:

  • Galtzaundiren eskualdetzea eta euskaltzale sarea antolatzea.
  • Gizarte aktibazioa eta sektoreen inplikazioa.
  • Tolosaldeko Euskararen Mahaia sustatzea.

2018ko egitasmoa egikaritzeko 184.792 euroko aurrekontua ere onartu du batzar nagusiak eta lan-taldearen profesionalizazioari buruzko eztabaida ere burutu dugu, aurrera begirako pausoak definituz. Horrenbestez, honela osatzen da Galtzaundi Euskara Taldearen zuzendaritza:

Lehendakaria: Xabier Saizar Ingidua

Lehendakariordea: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

Idazkaria: Manex Kortajarena Ugarte

Diruzaina: Iñaki Olaetxea Amonarriz

Kideak:

  • Aktibazioa: Mikel Artola Izagirre, Maialen Urretabizkaia Eizmendi
  • Jakintza: Xabier Bengoetxea Mujika, Haritz Azurmendi Arrue
  • Sustapena: Joseba Antxustegietxarte Aranburu, Iker Iriarte Iribar
  • Komunikazioa: Garikoitz Goikoetxea

Batzarra amaitzeko, Jakin aldizkariko zuzendari Lorea Agirreren eskutik “Generoa eta euskara elkargunean” hitzaldia jaso genuen, gure taldeko erabakiguneetan oinarri sozialan betetzen den parekidetasuna nola uztartu aztertzeko.

2018ko egitekoak, ari garenaren eta nahi dugunaren bideorria 3

2018ko egitekoak, ari garenaren eta nahi dugunaren bideorria 5

2018ko egitekoak, ari garenaren eta nahi dugunaren bideorria 7